XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta Gerasa inguru hartako jende guztiak beren artetik aldegiteko eskatzen zion Jesusi, beldurrez josita bait zeuden.

Untziratu eta itzuli egin zen Jesus.

Deabruak atera zitzaizkion gizonak berarekin ibiltzen uzteko eskatzen zion; baina Jesusek bidali egin zuen, esanez: - Itzul zaitez etxera, eta konta ezazu Jainkoak egin dizun guztia.

Eta han joan zen, Jesusek egin ziona herri guztian zabalduz.

Emakume odoljarioduna eta Jairoren alaba (Mt 9,18-26; Mk 5,21-43)

Jesus itzuli zenean, jendeak ongi-etorri egin zien, denak haren zain bait zeuden.

Eta hara non datorkion Jairo zeritzan gizon bat, sinagogako buru zena.

Eta Jesusen oinetan ahozpezturik, bere etxera etortzeko eskatzen zion, bere alaba bakarra, hamabiren bat urtetakoa, hiltzorian zeukala eta.

Zihoala, jendeak ito beharrean estutzen zuen.

Ba zen han emakume bat, hamabi urte haietan odoljarioz zegoena.

Bere diru guztiak medikutan gastatuak zituen Bere diru guztiak medikutan gastatuak zituen: Hitz hauek ez dira ageri zenbait eskuizkribu zaharretan, baina ezin izan zuen inork sendatu.

Atzetik hurbildu eta soineko-ertza ukitu zion Jesusi; eta bat-batean odoljarioa gelditu egin zitzaion.

Jesusek galdetu zuen: - Nork ukitu nau?

Denek ezetz ziotela, Pedrok Pedrok: Eskuizkribu askok eta haren lagunek erantsi diote esan zion: - Maisu, ez zaitu, ba, jende guztiak estutzen eta zapaltzen?

Jesusek esan zuen: - Norbaitek ukitu nau, niregandik indar bat atera dela sumatu bait dut.

Orduan, emakumeak, bere burua ezin zuela gorde ikusi eta dardaraz haren oinetara eroriz, jende guztiari aitortu zion zergatik ukitu zuen eta nola bat-batean sendatua gertatu zen.

Jesusek esan zion: - Ene alaba, zeure sinesmenak sendatu zaitu.

Zoaz bakean.

- Oraindik hizketan ari zela, sinagogako buruari bere etxetik etorri zitzaion bat, esanez: - Hil zaizu alaba; ez eman gehiago nekerik maisuari.

Baina Jesusek, hori entzunik, esan zion: - Ez izan beldurrik; zuk sinets, eta salbatuko da.

Etxera iritsi zirenean, ez zion beste inori utzi berekin sartzen, Pedro, Joan eta Jakueri eta neskatilaren gurasoei baizik.

Denak nigarrez eta aieneka ari ziren neskarengatik.

Jesusek esan zien: - Ez egin nigarrik; ez dago hilda, lo dago.